GURE XEDEA
Gure taldea marrazkigintzan adituak diren profesionalek osatzen dugu: ilustrazio zientifikoa, komikia, arte ederren didaktikak eta diseinu grafikoa irakasten eta lantzen ditugu. Komiki-ekin proiektuarekin gure helburu nagusia da marrazkiaren, eta bereziki komikiaren, ahalmen pedagogikoa ikasgeletara eramatea, tresna gisa erabiliz GJHak, gure planeta eta gizartearen hobekuntza lantzeko. Proiektu honen bidez, ikasleak hausnartzaile kritiko bihurtu nahi ditugu, mundua hobetzeko grina piztuz, eta artearen bidez ingurunearen kontserbazioaren eta garapen iraunkorraren aldeko pausoak emanez.
Manex San Sebastian Imaz
Parte-hartze pedagogikoa eta teknikoa
Arte Ederretan graduatua, Diseinua eta Sorkuntza arloan, eta Gradu Amaierako Lana 10eko kalifikazioarekin amaitu zuen. EHUn Ilustrazio Zientifikoan masterra egin zuen ohorezko aipamenarekin. 2023an, ILUSTRAZIO kategorian CIENCIA JOT DOWN saria irabazi zuen, KLIMAMETRAJE animazio saria eta DESGRANANDO COMICS sarietan aipamenak jaso ditu. Bere bizitza marrazkigintzari eskainia izan da, eta gaur egun freelance gisa lan egiten du ilustrazio zientifikoan, diseinuan eta animazioan. 6 urteko esperientzia du Auskalo aisialdi taldeko begirale gisa, eta haurrentzako tailerren antolaketan esperientzia zabala du. NorArte Visual Science estudioan laguntzen du ilustrazio zientifikoko tailerretan.
KOMIKI-EKIN proiektuan komikilari lanak egingo ditu.
Vega Asensio Herrero
Parte-hartze pedagogikoa eta teknikoa
Biologian doktorea, gaur egun ilustratzaile eta diseinatzaile zientifiko gisa egiten du lan. Vega Asensiok 2011n sortu zuen NorArte Visual Science estudioa, zientziaren komunikazioa eta dibulgazioa hobetzeko beharrak bultzatuta. Horretarako, bere bi pasioak elkartu zituen, marrazketa eta zientzia. Batez ere, ikerketa arloko profesionalentzat egiten du lan, eta hainbat motatako material grafikoa sortzen du: ilustrazioak, datu-bistaratzeak, diagramak, animazioak, dokumentuen maketazioa, aurkibide grafikoak, poster zientifikoak, animazioak, etab. Datuak bistaratzeko eta diseinu grafikoko ikastaroak ematen dizkie zientzietako profesionalei unibertsitate eta zentro teknologikoetan. Gainera, EHUn ilustrazio zientifikoko profesionalei zuzendutako arlo horretako Espainiako lehen masterraren koordinatzailea izan da.
Zientzia-Arkatza eta Mandala-Zientifikoak proiektuen buru da ere bai. Proiektu horien helburua ere natura-zientziak ikastetxeetara marrazkiaren bitartez eramatea da.
Miriam Peña Zabala
Parte-hartze pedagogikoa
Arte Ederretan Doktorea. Arte Ederretan lizentziaduna, gaur egun Gasteizko Kirol eta Hezkuntza fakultatean egiten du lan, musika, plastika eta gorputz adierazpenaren didaktikako departamentuan.
Elkarrikertuz (IT-1265-19) ikerketa taldeko kide da. Hiru proiektu nabarmentzen dira haren lanean, inguruaren behaketa gai nagusitzat hartzen dituztenak: Bat-batean (2007), Durango, beste errealitate bat (2010) eta Soinu postalak (2013). Guztietan inguratzen gaituen espazioaren eta errealitatearen errepresentazioan ulermenari ematen die arreta. Bere azken argitalpenen artean daude: “desgarrar la imagen. Prácticas de indisciplina visual en la formación de educadoras” (2021) edo “Lo líquido del espacio: una mirada hacia habitar contextos educativos” (2021).
Zientzia-Arkatza eta Mandala-Zientifikoak proiektuen aholkularia da ere bai. Proiektu horien helburua ere natura-zientziak ikastetxeetara marrazkiaren bitartez eramatea da.
Jose Antonio Morlesin
Parte-hartze pedagogikoa
Arte Ederretan Doktorea. Arte Ederretan lizentziaduna, gaur egun Irudigintza Saileko irakaslea EHUko Arte Ederren Fakultatean. Bertan, irudigintza, ilustrazio, komiki eta profesionalizazio irakasgaiak eman ditu.
Bere ikerketa lerroak liburu azalen diseinuan, komikigintzan eta ilustrazioan ardazten dira. Erakunde desberdinekin kolaboratu du ilustrazio eta diseinu grafikoko proiektuetan, argitalpenen esparruan batez ere, halaber, bere lan grafiko batzuk sarituak izan dira.