GJH komikiak

Gure komikiak helburu didaktikoekin sortu dira, bigarren hezkuntzako lehengo mailan. Hauek ez dira soilik istorioak; tresna eraginkorrak dira ikasleek planetaren erronkak ulertzeko eta horiei buruz hausnartzeko. Klimaren aldeko ekintza, energia garbiaren erabilera, itsaspeko bizitza eta lehorreko ekosistemen kontserbazioa bezalako gaiak jorratzen ditugu, ikasleek ingurumena babesteko eta jasangarritasunaren aldeko ekimenak garatzeko konpetentziak gara ditzaten.

landuko ditugun Garapen Jasangarriko Helburuak (GJHk)

GJH 6 UR GARBIA ETA SANEAMENDUA
GJH 7 ENERGIA ESKURAGARRI EZ KUTSATZAILEA
GJH_12 EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK
GJH_13 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA
GJH_14 ITSASPEKO BIZITZA
GJH_15 LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA
GJH 6 UR GARBIA ETA SANEAMENDUA
Victor Peñas 6GJH Komiki-ekin

VICTOR PEÑAS SANCHEZ (URAREN EUSKAL AGENTZIA)

6 GJH: UR GARBIA ETA SANEAMENDUA

Laburpena: Victorrekin eta haren ikasleekin egin dugu mendietako ibaiaren iturburutik haranean jendearen bizileku diren eremuetarainoko ibilbidea. Bidaia horretan zehar, komiki honetan ikusiko dugu ibaia sistema biziduna eta konektatua dela: ibaiaren buruan gertatzen den guztiak eragin zuzena du ibaiaren beheko partean. Giza jarduerek (azpiegiturek, hirigintzak eta kutsadurak) oreka hori desegiten dutela ikusi ondoren, ibai osasuntsu eta ongi zainduaren ezaugarriak deskribatzen dira. Mezua zuzena da: ibaiaren osasunak gure osasuna baldintzatzen du, eta hura babestea gure eguneroko ohituretatik lurraldearen kudeaketara doan erantzukizun partekatua da.

Oinarrizko jakintza: ‘ekologia eta jasangarritasuna’ (interakzioa eta energia) eta ‘izaki bizidunak’ (materia: materia bizia eta ez-bizia).

KOMIKIekin GJH 5 KOMIKI ZATIA
GJH 7 ENERGIA ESKURAGARRI EZ KUTSATZAILEA
7GJH Komiki-ekin Eider Robles Sestafe

Eider robles Sestafe (EHU)

7 GJH: ENERGIA IRRISGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA

Laburpena: Komiki honen bidez, GJH 7 (Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea) lantzen da, trantsizio energetikoan itsasoak duen potentziala aztertuz. Eiderrek, ikertzaile gisa, Lemoizko zentral nuklearretik hasi eta itsasoko puntako teknologietaraino eramaten gaitu. Ikasleek ikasiko dute itsasoak energia lortzeko eskaintzen dituen iturri nagusietako batzuk: haizea (eolikoa), olatuak, mareak eta itsas korronteak. Narrazioak azpimarratzen du Euskal Herria mundu mailako erreferentea dela ikerketa honetan (HarshLab bezalako laborategiekin) eta ingeniaritzak nola konpontzen dituen erronka teknikoak (Eiffel dorrea bezain handiak diren errotak edo itsaspeko turbinak). Mezu nagusia argia da: etorkizuneko energia garbia, segurua eta denon eskura egoteko ikerketa eta elkarlana gakoa dela.

Oinarrizko jakintza: ‘energia’ eta ‘ekologia eta jasangarritasuna’ (interakzioa eta energia).

KOMIKIekin GJH 7 KOMIKI ZATIA
GJH_12 EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK
LIDIA RODRIGUEZ MUÑOZ GJH 12

LIDIA RODRÍGUEZ MENDEZ (EHU)

12 GJH: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK

Laburpena: Komiki honetan, ikasgelako elkarrizketa baten bidez GJH 12 lantzen da, zehazki, ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren inguruan hausnartzeko. Lidiak ikasleei azaltzen die mugikorren osagaiak naturatik ateratzen direla, eta gure baliabideak mugatuak direnez, kontsumo arduratsua eta birziklatzea ezinbestekoak direla. Zure mugikorra egunero erabiltzen duzu… Baina zer behar da mugikor bat egiteko? Nondik datoz materialak? Zer gertatzen da hondatzen denean? Komikiak energia–teknologia–ingurumen arteko lotura erakusten du, eta eguneroko hautuek planetan duten eragina ulertzen laguntzen du. Mezu nagusia da mugikorren eta beste produktu batzuen bizitza luzatu behar ditugula, naturaren baliabideak zaindu eta agortu ez daitezen.

Oinarrizko jakintza: ‘geologia’ (materia: materia bizia eta ez-bizia) eta ‘ekologia eta jasangarritasuna’ (interakzioa eta energia).

KOMIKIekin GJH 12 KOMIKI ZATIA
GJH_13 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA
13GJH Komiki-ekin Alberto Santolaria de Castro

ALBERTO SANTOLARIA DE CASTRO (EHU)

13 GJH: KLIMAREN ALDEKO EKINTZA

Laburpena: Komiki honetan, eguneroko jokabide txikietatik (botiletara lotutako tapoiak edo paperezko lastotxoak) klima aldaketaren arazo globalera bidaiatuko gara. Albertok klima aldaketa plastikoekin soilik lotuta ez dagoela azalduko die ikasleei: sistema osoaren orekaren galera da (ura, airea, lurra eta bizitza). Zientzian oinarritutako datuekin, Albertok erakusten digu tenperatura igoerak (+1,5 °C gaur egun) kalteak eragiten dituela ekosistemetan eta gure osasunean. Mezua da informazio fidagarria erabiltzea (Zientzia) ezinbestekoa dela “iritziak” baino ez direnetatik babesteko eta gizarte gisa jarduteko.

Oinarrizko jakintza:ekologia eta jasangarritasuna’ (interakzioa eta energia) eta ‘izaki bizidunak’ (materia: materia bizia eta ez-bizia).

KOMIKIekin GJH 13 KOMIKI ZATIA
GJH_14 ITSASPEKO BIZITZA
14GJH Komiki-ekin Miren Bego Urrutia Barandika

miren bego urrutia barandika (EHU)

14 GJH: ITSASPEKO BIZITZA

Laburpena: Komiki honen bidez, GJH 14 (Itsaspeko bizitza) lantzen da, giza eraginak itsas ekosistemetan eta organismoen fisiologian dituen ondorioak aztertzeko. Mirenek ikasleei azaltzen die hondarretan eta uretan bizi diren organismo mikroskopikoak —meiofauna eta planktona— elikadura-sarearen funtsezko oinarria direla, eta gure ingurunearen baldintzek, hala nola tenperaturaren igoerak, ozeanoen azidifikazioak eta kutsadurak, eragin zuzena dutela haien biziraupenean. Narrazioak giza ekintzek (gehiegizko arrantza, CO2 isuriak, plastikoak) sortzen dituzten kalteak nabarmentzen ditu, biodibertsitatearen eta giza arduraren arteko lotura agerian utziz. Horrela, Biologia jakintzagaiari balioa ematen zaio —bereziki fisiologia eta ekologia arloei— eta, “Kontuz, ez nazazu zapaldu!” proiektua aipatuz, zientzia herritarraren bidezko parte-hartze aktiboa sustatzen da, ikasleak euren eguneroko hautuek itsasoaren etorkizunean duten garrantziaz jabetu daitezen.

Oinarrizko jakintza: ‘ekologia eta jasangarritasuna’ (interakzioa eta energia) eta ‘izaki bizidunak’ (materia: materia bizia eta ez-bizia).

KOMIKIekin GJH 14 KOMIKI ZATIA
GJH_15 LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA
15 GJH KOMIKI-EKIN URTZI GOITI

URTZI GOITI UGARTE (EHU)

15 GJH: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA

Laburpena: Komiki honen bidez, GJH 15 (Lehorreko ekosistemetako bizitza) lantzen da, biodibertsitatearen garrantzia aztertuz. Urtzik, zoologo eta saguzarretan aditua den ikertzaileak, basoko gaueko mundura eramaten ditu ikasleak, saguzarren ekologia eta portaera haiei azaltzeko. Narrazioak azpimarratzen du espezie guztiak garrantzitsuak direla naturaren orekan, eta biodibertsitatearen galerak ekosistemetan eragin zuzena duela. Ikasleek ikasiko dute saguzarrak ez direla animalia arraro edo beldurgarriak, aldiz, ekosistemetan funtsezko rola dutela: intsektu-populazioak kontrolatzen dituzte, polinizazioan eta hazi-sakabanaketan laguntzen dute, eta biodibertsitatearen oreka mantentzen dute. Mezu nagusia argia da: komikiak azpimarratzen du biodibertsitatea galtzen denean ekosistema osoa ahuldu egiten dela, eta natura ulertzea dela hura babesteko lehen pausoa. Horrela, biodibertsitatea zaintzea gure etorkizuna babestea dela erakusten da.

Oinarrizko jakintza: ‘ekologia eta jasangarritasuna’ (interakzioa eta energia) eta ‘izaki bizidunak’ (materia: materia bizia eta ez-bizia).

KOMIKIekin GJH 15 KOMIKI ZATIA

komikiak sortzeko GIDA DIDAKTIKOA