komiki-ekin METODOLOGIA
KOMIKI-EKIN proiektuak ikaskuntza aktiboan oinarritutako metodologia proposatzen du, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lantzeko komikia tresna didaktiko gisa erabiliz. Proiektua bi fasetan egituratzen da:
A FASEA
B FASEA
Bakoitzak bere komikia sortzea: GJH bat oinarri hartuta
Ikasleek euren komiki propioak sortzea, istorioak, pertsonaiak eta dialogoak diseinatuz, eta ondoren klasean aurkeztea. Helburua da ikasitakoa barneratzea, sormen, adierazpen pertsonal eta kritikoa sustatzea, eta GJHaren kontzeptuak modu praktiko eta erakargarrian lantzea. Jarduera 4 saiaotan banatuta egongo da.
A FASEA
HASI AURRETIK
Jarraian dituzu saioekin hasi aurretik kontuan hartu beharreko eta prestatu beharreko lau (4) urrats nagusiak:
1. Irakurri Proposamen Didaktikoa: Irakurri arretaz proiektuaren proposamen didaktikoa eta metodologiaren faseak. Horrela, jardueren helburuak eta GJHen arteko lotura zientifikoa argi ulertuko dituzu.
2. Prestatu Lehen Saioa: Sei (6) komikien artean, aukera ezazu zein komiki landuko duzuen lehen saioan. Komiki hori klase osoarekin, talde handian, aztertuko da.
3. Antolatu Taldeak: Bigarren saioan hasi aurretik, antolatu ikasleak talde txikitan, eta esleitu talde bakoitzari gainerako komikietako bat lantzeko.
4. Prestatu Ebaluazio Tresnak: Ziurtatu ebaluazio-tresnak (eranskinean duzuna) ezagutzen dituzula eta prest dituzula, ikasleen lana eta lortutako konpetentzia-maila modu koherentean ebaluatzeko.
*Oharra: Komikiaren Fitxa Didaktikoak baliabide eta ideia ugari eskaintzen ditu, baina ez da jarraibide hertsia. Irakasleak askatasun osoa du bertako ideiak, galderak eta baliabideak (adibidez, hiztegia, datuak…) nahi duen moduan, bere ikasgelako beharretara egokituz, erabiltzeko.
zer egingo dugu?
Ikasleek Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) modu erakargarri eta interaktiboan ezagutuko dituzte komikien irakurketa, azterketa eta eztabaida gidatuen bidez. Helburua da kontzeptuak ulertzea, pentsamendu kritikoa sustatzea eta ikasitakoa praktikan jartzea.
A faseko jarduerak 3 saiotan antolatzen dira:
• 1. saioa (hasierakoa): Komiki bakar bat klase osoan landuko da (aukera zurea da).
Komikiaren egitura, narrazioa eta GJH kontzeptua ulertzeko erabiliko da.
• 2. saioa (garapena): Ikasleek talde txikietan lan egingo dute (beste 5 komikiak landuz), grafikoak aztertuz, koloreztatuz
eta elkarrizketak osatuz.
• 3. saioa (amaiera): Talde bakoitzak klase osoari bere komikia eta landutako GJHa azalduko dizkio.
1. saioa (hasierakoa)
Taldea: klase osoa.
Materiala (ikasleak): komiki bana; koloreztatzeko eta idazteko materiala
Materiala (irakaslea): GJH bakoitzerako fitxa didaktikoa hau ikasleak laguntzeko bertan dagoen informazioarekin.
* Ebaluazio instrumentuak eranskinetan izango dituzu
1.1. GJHen aurkezpena
• Zer dira GJHak? NBEren 2030 Agendako 17 helburu, gizarte bidezko eta iraunkorrago baterantz (osotasuna,
klima, energia, berdintasuna, kontsumo arduratsua…).
• Eztabaida laburra (galdera-gakoak):
• Zergatik dira beharrezkoak GJHak gaur egun?
• Zein GJH lotzen duzu zure egunerokoarekin?
Oharra: eztabaida 10 min ingurukoa; luzatu daiteke taldearen dinamikaren arabera.
1.2. Komikiaren aurkezpena eta irakurketa
• Komiki bat aukeratu eta klase osoan irakurri (irakurketa gidatua).
• Aztertu: protagonista/adituak, egoerak eta GJHarekin duten lotura (narrazioaren oinarrizko elementuak).
1.3. Dibulgazio eta azterketa jarduerak
• Eztabaida gidatua: komikiko arazoak/konponbideak GJHekin nola lotzen diren.
2. saioa: komikia osatu (garapena)
• Taldea: Taldeka bakoitzak GJH bat lantzen du (3-5ko taldeak).
• Materiala ikasleentzako: Komiki hutsa (elkarrizketarik eta kolorerik gabe) eta komiki osorik, eta autoebaluazio
fitxa. Kopia bat dokumentu bakoitzetik talde bakoitzeko. Erreferentziak bilatzeko Interneta.
• Materiala irakaslearentzako: Irakasleak GJHri dagokion fitxa didaktiko hau, ikasleei laguntzeko bertan dagoen informazioarekin
2.1. GJHri buruz informatzea
• Talde bakoitzak bere GJHaren izenburua jasoko du eta informazio fidagarria bilatuko du (laburpena, adibideak, tokiko loturak).
2.2. Komikia betetzea
• Modu aktiboan grafikoak aztertu, elkarrizketak sortu, irudiak koloreztatu eta mezu nagusia argitu. Honek eztabaida eta elkarlana sortuko du. Irakasleak komikiaren fitxan izango du informazioa ikasleei laguntzeko.
* Posible izango da komikia dialogo barik baina koloreekin eskaintzea.).
2.3. alderatzea ETA AUTOEBALUAZIOA
Taldeak sortutako komikia KOMIKI-EKIN proiektuko jatorrizkoarekin alderatzea
• Helburua: Kontraste horren bidez, informazioa osatzea, antzekotasunak/ezberdintasunak bilatzea eta
konpetentzia-maila handiagora iristea lortu nahi da.
• Ebaluazioa: Ikasleek gogoeta hau Autoebaluazio Fitxan jaso beharko dute.
3. saioa: zure komikia aurkeztu (garapena)
• Taldea: klase osoa, taldeka bere komikia azaldu (3-5ko taldeak).
• Materiala: Bakoitzak egindako komikiak, kontrol zerrenda fitxa eta rubrika analitikoa.
* Gomendagarria: Komikiak pantailan elkarbanatu daitezke
3.1. abiapuntua
• Irakasleak saioaren helburua gogorarazten du.
• Komikiak pantaila handian erakusteko gomendioa (aurrez eskaneatuta).
3.2. aurkezpena
• Titulua eta GJHa: zer helburu landu duzue?
• Istorioaren laburpena: gatazka – garapena – mezua.
• Gako zientifikoak: aipatutako mineralak/baliabideak, inpaktuak, konponbideak. • Lotura pertsonala/tokikoa: zergatik da garrantzitsua gure inguruan?
* Gainerakoek galdera 1 azkar egin dezakete talde bakoitzari..
3.3. “Gallery walk” azkarra
• Komikiak gelan jarrita/pantailan, ikasleak mugituz oharrak edo post-it-ak uzteko (indargune bat,
hobekuntza bat, ideia partekatzeko bat).
3.4. hausnarketa kolektiboa
• Irakasleak gidatuta: Zein lotura ikusi dituzue GJHen artean? Zein ohitura txiki alda ditzakegu aste honetan?
• Amaierako galderak: Zer ikasi dut gaur? Zer egingo dut desberdin hemendik aurrera?
3.5. ebaluazioa
• Rubrika Analitikoa, komikiaren kalifikazio nagusia eta ahozko aurkezpenaren
zorroztasuna (KE 1, KE 2, KE 3, KE 4, KE 5, KE 6, irakaslea)
• Kontrol-zerrenda (KE 4 komunikazioa, iraskaslea)
• Autoebaluazio fitxa, ikasleak bere burua ebaluatzen du, prozesuaz eta aurkezpenaz
hausnartuz (KPSII ikaslea) eta koebaluazio fitxa, beste taldeen lanaren ebaluazioa (KE 4 Lankidetza, ikaslea).
B FASEA
zer egingo dugu? Bakoitzak bere komikia sortzea: GJH bat oinarri hartuta
Ikasleek euren komiki propioak sortzea, istorioak, pertsonaiak eta dialogoak diseinatuz, eta ondoren klasean aurkeztea. Helburua da ikasitakoa barneratzea, sormen, adierazpen pertsonal eta kritikoa sustatzea, eta GJHaren kontzeptuak modu praktiko eta erakargarrian lantzea (KE 3, KE 4, KE 5).
• 4 Saio
• Taldeka (3-5 ikasle)
• Materiala ikasleentzako: Koloreztatzeko eta idazteko materialak; ordenagailua erreferentziak bilatzeko; komikiak sortzeko gida didaktikoa.
• Materiala irakaslearentzako: Komikiak sortzeko gida didaktikoa.
1. saioa (HASIERAKOA):
1.1. Gida azterketa eta inspirazioa (10 min)
Komikiak sortzeko gida aztertu eta baliabideak ulertzea.
1.2. GJHa/Arazoaren Hautaketa eta ikerketa laburra (15 min)
Talde bakoitzak jorratuko duen GJHa erabaki. Ikerketa laburra egin (KE 3) arazoaren zergatia eta ondorioak ulertzeko.
1.3. Ideazioa eta Gidoiaren Oinarriak (25 min)
Pertsonaiak, istorioaren ardatza eta lehen zirriborroa diseinatzea. (Gogoko komikiak inspiraziorako).
2. eta 3. saioak (GARAPENA 100 min):
1. Zirriborro Zientifikoa eta Panelen Diseinua (30 min saio bakoitzeko).
2. Zorroztasun Kontsulta eta Feedback Formatiboa (Irakasleak gainbegiratu) (10 min saio bakoitzeko).
3. Autoebaluazio Formatiboa (2. Saioaren amaieran): Ikasleek euren lana Gidarekin kontrastatu Autoerregulazio fitxa sinple baten bidez (10 min).
4. saioa (AMAIAERAKOA):
4.1. Komikien Aurkezpena (Taldeka) (40 min).
4.2. Ebaluazio: Rubrika Analitikoa (irakaslea), Koebaluazio Fitxa (ikasleak) eta Ahozko Aurkezpenaren Kontrol-Zerrenda aplikatzea (irakaslea).