komiki-ekin IKASMATERIALAK

KOMIKI-EKIN proiektuak bi ikasmaterial mota eskaintzen ditu:

1) GJHei buruzko 6 komiki eta bakoitzaren fitxa didaktikoa eta ebaluazio tresnak
Komiki bakoitzak bere azalpen-fitxa izango du irakaslearentzako gida izango dena jarduera aurrera eramateko. Komikiak aztertutakoan ikasleak Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) arazo zientifiko eta sozialak ulertuko dituzte, ebidentzia zientifikoa modu kritikoan aztertzen ikasiko dute, eta informazioa kudeatu eta beste taldeekin komunikatuko dute.

2) Komikiak sortzeko Gida Didaktikoa eta bere ebaluazio tresnak
Gure ikasmaterialek irakasleei gida moduan balioko diete, ikasleei euren komikiak sortzen laguntzeko. Komikiak sortzean, ikasleek GJHetan sakonduko dute, kritikoak izango dira eta euren iritziak edo etorkizuneko ekintzak adierazteko aukera izango dute.

KOMIKI-EKIN IKASMATERIALAK ZELAN ERABILI<br />

1) gjh komikiak

komiekin proiektuan latzen diren GJHk

EDUKIAK

GJHak Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan finkatutako 17 helburuak dira, mundu osoan bizi-baldintzak hobetzeko eta planetaren oreka ekologikoa bermatzeko asmoz sortuak. KOMIKI-EKIN proiektuan natura-zientziei lotutako helburuak landuko ditugu.

6 GJH: Ur garbia eta saneamendua.

7 GJH: Energia irisgarria eta ez kutsagarria.

12 GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

13 GJH: Klimaren aldeko ekintza.

14 GJH: Itsaspeko bizitza.

15 GJH: Lehorreko ekosistemako bizitza.

Hala ere, GJHak ulertzea eta lortzea oso konplexu da. Horregatik, gure proiektuan, protagonista zientifikoen esperientzia eta gure inguruko egoerak erabiliko ditugu, GJH horien alderdi zehatz batzuk lantzeko. Horrela, ikasleek gai konplexu hauetaz modu esanguratsuan eta errealistan lantzeko aukera izango dute.

komikiaren aukerak

komiki-ekin aukerak

KOMIKI-EKIN proiektuko komikiak formatu anitzetan eskaintzen dizkizugu, ikaskuntza aktiboa bultzatzeko:

1. Dialogoen Aukeraketa (Partaidetza Aktiboa)

Proiektuko komikiak dialogoekin eta dialogorik gabe aurkituko dituzu. A fasean, taldeek komiki bat irakurri eta klase osoan aztertu ondoren, beste komiki batzuetako dialogoak osatzea proposatzen da. Horrek ikasleak behartzen ditu GJHaren informazio zientifikoa modu koherentean egituratzera eta narrazioan txertatzera.

2. Koloreztatzeko Aukera (Eredu Zientifikoak Ulertzea)

Komiki guztiak kolore gabe ere eskaintzen ditugu. Hau ez da hutsalkeria estetikoa, baizik eta tresna didaktikoa, izan ere:

Modelo zientifikoak kontzeptu zientifikoen irudikapen bisualak dira (diagramak, ilustrazioak…). Koloreztatze-ariketak ikasleei laguntzen die egitura zientifikoak, prozesu biologikoak edo ingurune-dinamikak identifikatzen eta hobeto ulertzen, arreta elementu gakoetan jarriz. Horrela, ikasleen ikasketa prozesu esanguratsua lortzera bideratzen gara, kontzeptuak modu praktiko eta bisualean barneratuz.

komiki fitxa azala

Komikien Fitxa didaktikoa

Komikiaren bertsio desberdinez gain, fitxa didaktiko bat eskainiko zaie irakasleei komiki bakoitzari ahalik eta etekin gehien ateratzeko. Fitxa honetan agertzen diren baliabideak eta ideiak gaia osatzeko erabili daitezke, bertan A faseko metodologia azalduta egongo da:

  • Komikia osorik, elkarrizketa barik eta kolore barik.
  • A faseko metodologiaren azalpena.
  • Laburpena: Komikiak lantzen duen GJHa azalpena eta gaia deskribatzeko testuingurua ere.
  • Komikiaren helburua: Komikiaren helburu pedagogikoa eta didaktikoa zehaztuko da.
  • Istorioa ulertzeko eta eztabaida eta pentsatzeko galderak.
  • Protagonistaren deskribapena eta bere lanbideari buruz hitz egiteko proposamena.
  • Hiztegia: Komikian erabilitako hizkuntza eta termino teknikoen azalpena eta eztabaida proposatuko dira.
  • Ba al zenekien atala: bitxikeriekin edo datu interesgarriekin.
  • Erreferentziak eta iturriak: Fitxan erabilitako iturri eta erreferentzien zerrenda.
  • Beste jarduera proposamenak: Eztabaida eta proiektu desberdinak proposatuko dira, komikiaren edukiari buruzko sakontasuna lantzeko.
  • Ebaluazio tresnak: Rubrika analitikoa, koebaluazio eta autoebaluaziorako ereduak.

aukeratu landu nahi duzun gjh

Aukeratu landu nahi duzun GJH, deskargatu web orritik bere fitxa didaktikoa eta inprimatu gehien interesatzen zaizuna.

¡Aldaketaren parte gara!

2) komikiak sortzeko GIDA DIDAKTIKOA

KOMIKIAK SORTZEKO GIDA

Ikasleek urratsez urrats komiki bat sortzeko behar dituzten tresnak eta jarraibideak aurkituko dituzte gida honetan:

  • Ideien garapena: Brainstorming bidez GJHekin lotutako ideia originalak sortzeko ariketak.
  • Gidoiaren idazketa: Istorio bat egituratu eta pertsonaiak sortzeko jarraibideak.
  • Pertsonaien diseinua: Pertsonaia erakargarriak eta zentzuzkoak garatzeko laguntza.
  • Orrialdearen diseinua: Panelak eta komikiaren elementu bisualak antolatzeko aholkuak.
  • Marrazkia eta kolorea: Azken komikia marrazteko eta koloreztatzeko teknikak.

Komikia hutsetik sortzea tresna boteretsua da aldaketa sustatzeko. Ikasleek, ideiak eta irudiak erabiliz, munduari buruzko ikuspegi kritikoak eraiki eta parteka ditzakete. Prozesu honetan, sormena, gogoeta eta ekintza bateratzen dira, eta ikasleak beren ahotsa entzuteko eta errealitatearen eraldaketa positiborako protagonistak izateko prestatzen dira. Komikia ez da soilik istorioak kontatzeko bidea, baizik eta mundua hobetu nahi dutenen aktibismo tresna indartsua.

oraingoan ikasleak izango dira protagonistak